Erre5-Zaindari ikusezina

 

Ahaztea nahi gabe egiten da. Zenbat eta gehiago nahi izan zerbait ahaztu, orduan eta gehiago jarraitzen dizu. William Jonas Barkley.

8
Iruzkinak

8
0
0
 
8
Naroa Badiola EizagirreHaitz GisasolaIrati Iriondo ArtolaAimar Osa GonzalezMaddi Urruzuno
Berriena Zaharrena Gehien bozkatutakoa
Naroa Badiola Eizagirre
Egilea
Naroa Badiola Eizagirre

Maiteminduen min harroputz hori. Goizean begiak irekitzean, eguerdian etxera heltzean eta gauean oheratzean zurekin pentsatzen nabilela esaten dit bihotzak. Eta nahiz eta zuk ez pentsatzeko esan eguna joan eta eguna etorri berdin jarraitzen dut. Edozein momentutan, edozein lekutan nagoenean burua ametsetan dudala sentitzen dut. Eta gainera, ez nago ziur baina gauez ere zure irudia begien aurrean sumatzen dudala esango nuke. Esnatzerakoan zurekin soilik pentsatzen dudalako eta horrela pasatzen ditut egunaren gainerako orduak. Eta bai, baditut betiko ahotsak esanez nire egin beharrekoetan zentratu behar naizela baina ezinezkoa da. Ahots horiek ere barneratu eta zureak egiten ditut, zuk eskatuko bazidan egingo nituen… Gehiago irakurri »

Taldea - Maila
BATX-1
Haitz Gisasola
Egilea
Haitz Gisasola

OROIMERAREN HAUTATUA Bada oroimenari buruz pentsatzean beti buelta egiten dudan haurtzaroko momentu bat, izan daiteke, oraindik oroimena salbu daukadala justifikatzeko egiten dudan alferrikako ariketa inkontziente bat izatea. Alferrikakoa, oroitzapen horrekin askotan oroitzen bainaiz eta orduan ez baitut sekula ahaztuko, ordez garai berbereko gauza asko ahaztuak baititut. Esaldiari buruz esan ahal dudan gauza bakarra, egi absolutu horietako bat dela da, baina ez dut uzte zerbait ahaztea edo gogoratzea ausazko gauza bat denik, izan ere zerbait ahazten bazaigu informazio hori erabilgarria ez delako edo traumatikoa izan daitekeelako da, eta era berean beti gogoan ditugun pentsamenduak gure buruak erabilgarria bezala ikusten duen informazioa… Gehiago irakurri »

Taldea - Maila
BATX-1
Irati Iriondo Artola
Egilea
Irati Iriondo Artola

“Ahaztea nahi gabe egiten da. Zenbat eta gehiago nahi izan zerbait ahaztu, orduan eta gehiago jarraitzen dizu.” William Jonas Barkley. NAHI ETA EZIN Askotan kontzeptuak erabat nahasten ditugu. Izenburuan ageri diren hiru hitzetako bi, antonimoak direla pentsatzen dugu baina hori horrela al da? edo buruan sartu dizkiguten gauza faltsu horietariko bat da? Nik uste, bigarrena zuzenagoa dela galderari erantzuteko. Nahia behar da ezinari aurre egiteko, esaldiak esaten duen bezala “ezina, ekinez egina”. Baina batzutan, nahiak ez du eraginik izaten. Eragin hori ez da nabaritzen zerbait ahazteko unean. Willian Jonas Barkley-k bere “Zaindari ikustezina” den nobelan aipatzen duen bezala, ahaztea nahi… Gehiago irakurri »

Taldea - Maila
BATX-1
Aimar Osa Gonzalez
Egilea
Aimar Osa Gonzalez

PENTSAMENDU TXARRAK EZIN AHAZTU Aipu honek esaten duen bezala, pentsamendu bat ahaztu nahi duzunean, eta inportantzia ematen badiogu pentsamendu horri, ezinezkoa izango da gauza hori zure burutik irtetzea. Aldiz, gutxi pentsatzen baduzu gauza hortaz, posible izango da ahaztea. Nik uste dut, gauzak ahazteko erremedio bakarra, kalera irtetea, lagunekin ibiltzea, kirola egitea, edota beste edozer gauza egitea da, baldin eta ez baduzu hortaz pentsatzen minutu bat bera ere ez. Pertsona batzuek, gauza asko denbora gutxian ahaztea lortzen dute, baina beste pertsona batzuk, ni barne, gauzak ahaztea kostatzen zaigu, buruari buelta asko ematen diogulako. Batzuetan ona izaten da gauzak denbora epe motz… Gehiago irakurri »

Taldea - Maila
BATX-1
Maddi Urruzuno
Egilea
Maddi Urruzuno

“Ahaztea nahi gabe egiten da. Zenbat eta gehiago nahi izan zerbait ahaztu, orduan eta gehiago jarraitzen dizu.” William Jonas Barkley AHANTZIGURA ESATEN AL ZAIO ZERBAIT AHANZTEAREN NAHIARI? Ahaztu, ahaztu esaten diogu gertatutako zerbait buruan bueltaka ez aritzeari. Ahaztu pertsona hark nola sentiarazi ninduen, ahaztu hark nolako mina egin zidan, ahaztu txikitan bakarrik sentitzen nintzela, ahaztu aitak etxetik ihes egin zuenekoa… Baina gogoratu gauza txarrak ahaztu behar direla, ez onak. Pertsonok usteen artean dagu edozeren gainean eragiteko ahalmena dugula, edozerren gainean gaudela. Hartaz, geure oroimena ere kontrolatu nahi dugu, beste gauza asko bezala. Baina oroimena ez da gure esklabu, agian, gu… Gehiago irakurri »

Taldea - Maila
BATX-1
Unax Agirregomezkorta Otsoa
Egilea
Unax Agirregomezkorta Otsoa

AHAZTEKO DESIOA Pertsonalki, beti jakin edo frogatu dut zenbait eta gogo gehiago edukitzen baduzu zerbait ahazteaz, orduan eta barrurago sartzen zaizula burmuin barnean. Izan ere, gure gorputza oso azkarra da, trauma edo gogoeta txar hori azaleratzen du, guk ahalik eta bizkorren gainditzeko. Bestalde, urteekin ohartu nahiz, denbora luzean trauma edo gogoeta txar gutxi batzuk irauten dutela gure memorian. Gure burbuinak “zakarrontzira” jaurtitzen baitu pentsamendu txarrak. Egia da ere, beti ez dela horrela gertatzen eta askotan profesionalek (Psikologoek, Medikuek…) eskua bota behar dutela. Bestela horrelako traumak bizi guztirako motxila pisotsuak izaten baitira. Memoria, gizakiak daukagun ezaugarrietatik aberastasunena eta garrantzitsuenetako bat da,… Gehiago irakurri »

Taldea - Maila
BATX-1
Jon kaltzakorta
Egilea
Jon kaltzakorta

Pentsamenduak ahaztu ezinik Denoi gertatu zaigu zerbait ahaztu nahi izan dugunean orduan eta gehiago jarraitu duela pentsamendu horrek gure buruaren barnean. Batzuetan zerbait ahaztu nahi dugunean ez gara gai izaten ahazteko edo burutik kentzeko eta beste batzuetan ez gara gai izaten garrantzia duten gauzetaz oroitzeko. Zerbait txarra, baztertu nahi izaten dugunean pentsamendu hori gure burura etortzen da behin eta berriro gure burua nahastuz. Gure garunak beharrezkoa den eta oso garrantzitsua den informazioa gordetzen du eta horrela behar ez duguna ahazten du. Pertsonak zenbat eta gehiago nagusitu gauzak ahazteko joera dugu eta adinarekin buruko gaixotasunak agertzen dira, adibidez alzheimer-a. Garunak inportantzia… Gehiago irakurri »

Taldea - Maila
BATX-1
Lexuri Bergara
Egilea
Lexuri Bergara

AHAZTEA NAHI, BAINA EZIN Aurten ikasi dut, gure buruak guretzako garrantzitsua dena bakarrik gordetzen duela eta ez dena garrantzitsua ahaztu egiten duela. Baina nahiz eta zuk zure pentsamendu bat borratzea desiratu, orduan eta gehiago pentsatuko duzu. Sarritan esaten da gure burua entretenitu behar dugula gauza berdinari bueltak ez emateko; kalera irten, kirola egin, lagunekin denbora pasa… Argi dagoen gauza bat da, denbora dela ahazten laguntzen digun gauza bakarra. Batzuek hilabete behar dute eta beste batzuk bost, pertsona bakoitza mundu bat delako eta pentsamenduek denoi ez digulako berdin eragiten. Askotan ahaztezinak diren gauzak, pertsonen itzalak bihurtu daitezke eta bizi guztirako kaltegarria… Gehiago irakurri »

Taldea - Maila
BATX-1