Erre4-Jenis Joplin

 

Zopa hotza badago, alferrik sinetsiko dun bero dagoela.

Alberdi, U. Jenis Joplin. Elkar.

Iruzkinak

10 Iruzkin "Erre4-Jenis Joplin"

Ordenatu:   Berriena | Zaharrena | Gehien bozkatutakoa
Itxaro Bilbao Azpiazu
Egilea
Itxaro Bilbao Azpiazu
Ezinezkoa da ez amestea. “Zopa hotza badago alferrik sinetsiko dun bero dagoela” esaldiari erreparatuz, hainbestetan amestutako egoerak eta inoiz egi bihurtu ez direnak etortzen zaizkit burura. Irudimena, nahia, gogoa, desira, eta nerabezaroan batez ere hormonak, indarrean zebiltzanekoak. Adibidez umetaz, nahiz eta jakin Olentzero abenduaren 24 gauean etorriko zela bakarrik, nire indar guztiekin irrikatzen nuen goiz arrunt batean esnatu eta, nik neuk aurreko gauean salan jarritako oinetakoaren ondoan opariak egon zitezen. Zer esanik ez, Olentzerok ez zidan inolako oparirik ekarri abenduaren 24 ez bazen, eta beraz, pilo bat amets bezala, hau ere ezen egi bihurtu. Nahiz eta amesten ditugun egoerak edo… Gehiago irakurri »
Taldea - Maila
BATX-1
Izaro Beitia Gonzalez
Egilea
Izaro Beitia Gonzalez
ENGAINUEN XARMA Gezurrak. Kalterako al dira benetan gezurrak? Txikitatik esan diguten arren beti egia esan behar dela, nik benetan uste dut gezurrek ere beraien barren-barrenean egia bat gordetzen dutela, egia faltsua den arren. Pixka batez hausnartuz konturatu naiz gurasoak beraiek izaten direla gu engainatzen eta gezurrez josten gaituzten lehenengo pertsonak, Olentzeroren existentziatik bertatik hasita. Hala ere, kalte egin al digu benetan gurasoek kontatutako gezur honek? Ez dakit zer pentsa, agian bai, agian ez. Nik dakidan gauza bakarra da gabonak heltzean haurretan ageri den begirada deskribaezina dela. Kale, etxe nahiz bihotz guztiak pozteko ahalmen duten distira eta ilusioz beteriko begiak. Eta… Gehiago irakurri »
Taldea - Maila
BATX-1
olatz rodriguez
Egilea
olatz rodriguez
ILUSIO FALTSUAK Zopa hotza badago, zalantzarik gabe alferrik sinetsiko nuke bero dagoela, hori dela eta sinisten badugu zopa bero dagoela, ilusio faltsuak egingo ginateke; berdin gertatzen da pertsonetan, ilusioak egiten ditugu, baina azkenean gezurra izaten da eta batzuek asko sufritzen dute egindako ilusioak faltsuez jabetzen direnean. Alde batetik, nik ez dut ilusio faltsurik egiten, nik uste dut denbora xahutzea dela; hori erakusteko, aipa dezagun pertsona guztiei pasatu zaiguna: mutil edo neska bat, zuri begira daukazunean, pentsatzen duzu zugaz gustatzen dela, momentu horretan ilusio faltsu bat egiten duzu; baina zuk ez dakizu iluusio faltsua dela, azkenean mutila edo neska, ez da… Gehiago irakurri »
Taldea - Maila
BATX-1
Eneko Horrillo Solabarrieta
Egilea
Eneko Horrillo Solabarrieta
EZ DAGO TARTEKO SENTSAZIORIK. Kalean, mendian, etxean, itsasoan… tenperatura hautematea derrigorra eta ekidin ezin den sentsazioa da. Batzuetan bero, besteetan hotz, baina esan daiteke badaudela uneak sentsazio hau lo geratzen dena. Neguan, hotza da nagusi; eta beroa gure burmuinean atxilotuta eramaten dugu, momentu horretan gure nahia delako. Jaka kentzen dugunean, preso dagoen bero horrek ihes egiten duela dirudi eta hotza garraiatzen dugu, gure borondatearen kontra, motxila bat balitz bezala. Udan, eskolako motxilarekin batera hotzaren motxila bazter batean uzten dugu eta guk nahi gabe beroarena leporatu. Momentu horretan hotza behar dugu, baina eskuen artetik ihes egiten du honek, oso irristakorra den… Gehiago irakurri »
Taldea - Maila
BATX-1
oier ramos
Egilea
oier ramos
DES/ILUSIOAK: “zopa hotza badago alferrik sinetsiko dun bero dagoela” esaldia gure bizitzan ditugun ilusioei buruzko metafora bat bezala ulertzen dut, nola askotan nahiago dugun guk nahi duguna ikusi, errealitatea baino lehenago, ederragoa da guretzat, sekula gertatuko ez den zerbaiten zain egotea, ez del gertatuko onartzea baino. Nire ustetan, gauzak diren bezala ikusi eta onartu beharko genuke, gauzak horrela izanez gero, askoz ere desilusio gutxiago jasoko genuke. Agian esperantza gutxiago ere izango genuke, baina gauzak diren moduan onartzen jakingo genuke, eta horrekin batera berri txarrak ere hobeto jasoko genituzke. Hari beretik jarraituz, zerbait errealistagoak izatea ongi etorriko litzaiguke, izan ere hainbat… Gehiago irakurri »
Taldea - Maila
BATX-1
Irune Ugarte Arakistain
Egilea
Irune Ugarte Arakistain
ERREALITATEA ETA NAHIA Historian zehar, hainbatetan goraipatutako ezaugarria izan da gizakion arrazoimena, objektiboak izateko ahalmena. Arrazoimena izan ohi da animalietatik bereizten gaituena, animalia berezia egiten gaituena. Berezia izanda ere, askotan nahiak gainditu egiten du gure objektibitatea, gure arrazoimena. Horregatik, gizakia egoerak eztitzen ahalegintzen da, beti bere onerako, noski. Gure mesederako edo probetxurako gertatzen da eta izen batez ezagutzen da: SUBJEKTIBITATEA. Gizakiak ahaztu egiten du pentsamendua bera subjektiboa dela eta beti gizakioi hobeto datozkigun gauzak egingo dituela. Honen adibide argia hotz eta bero kontzeptuetan ikus daiteke, bakoitzak era batera edo bestera ikusiko du kanpo edo barne baldintzen arabera baita norberaren beharren… Gehiago irakurri »
Taldea - Maila
BATX-1
Nagore Aldarondo
Egilea
Nagore Aldarondo
Ilusioak, gezurrak eta itxurakeriak “Zopa hotza badago, alferrik sinetsiko dun bero dagoela” Zer esan honi buruz? Esaldi honek dioen bezala, zopa hotza badago, alferrikakoa da beroa dagoela sinestea, hotza egoten jarraituko baitu. Gauza bera gertatzen da ilusioekin, baita gezurrekin eta itxurakeriekin ere. Gizakiok behin eta berriro gezurrak esaten ditugu eta hortik ilusioak sortu ere; baina asko ez dira asmo txarrez esaten diren gezurrak izaten. Adibidez, gabonak zer izango ziren Olentzero barik? Umeak ilusioekin bizitzeko kontatzen diren gezurrak dira, inori kalte egiten ez dietenak. Baina ilusioak ez dira beti onak izaten, egia aurpegiratzean jasotzen den kolpea bikoitza izaten baita. Eta gezurrek,… Gehiago irakurri »
Taldea - Maila
BATX-1
Nahia Badiola Carabelos
Egilea
Nahia Badiola Carabelos
Nahiaren erretorika Gizakioi, oso erraza egiten zaigu errealitatea eta nahia nahastea. Egoera desberdin askotan gerta daiteke nahasmendu hori, baina alferrik sinetsiko du inork zopa beroa dagoela, hotza badago. Nire uste apalean, horrelako nahiak, ez litzateke izan behar nahi eta listo; zerbait egin beharko genuke mundu honetako pertsonen nahia zopa platerkada bero bat jatea ez izateko, ezta gauean bertan lo egiteko ohe bat edota euri tantak igarotzen ez duten sabai bat nahi izateko. Kasu hauetan, nahia eta bidegabekeria eskutik helduta doaz. Bidegabekeria zergatik? Pentsatuko du agian norbaitek. Bidegabekeria, inork ez duelako aukeratzen kalean bizitzea etxe bat edukitzeko aukera izanda; ez delako… Gehiago irakurri »
Taldea - Maila
BATX-1
Laia Revuelta Bustingorri
Egilea
Laia Revuelta Bustingorri
Sinesmen faltsuen argi eta itzalak. “Zopa hotza badago alferrik sinetsiko dun bero dagoela” oso entzuna den sineskera hau hainbat aldiz errepikatuz gero egia dela dirudi, baina itxura sakoneko hitz hauei mozorroa kenduz gero badute zer hobetu. Agian gezurrean bizitzea gustuko dudala pentsatuko dute batzuek baina nik argi ikusten dut zenbait sinesmen faltsuren erabilgarritasuna. Hau ulertzeko has gaitezen hasieratik, zer izango litzateke gure haurtzaroaz Olentzero edo Perez Sagutxorik gabe? Non geratuko litzateke gure irudimena eta ilusioa? Egia da iraungipen-data laster iristen zaiela pertsonaia hauei baina gu konturatu ez arren bizitzan zehar beste hainbat pertsonaia sortu eta ezagutzen ditugu. Horren adibide dira… Gehiago irakurri »
Taldea - Maila
BATX-1
Eneritz Solabarrieta Badiola
Egilea
Eneritz Solabarrieta Badiola
GU GEU IZAN Dirudienez, bizi garen gizarte honetan ezinbestekoa da itxurak egitea. Horregatik, faltsukeria eta iruzurra baino ez darabiltzagu ahoetan ditugun arazoak saihesteko asmotan kontrakoa esanez. Azken finean, gu geu ez izanez. Beraz, guztiok begien aurrean dauzkagun edo izan ditzakegun arazoei, sinestu eta onartu ondoren, aurre egin behar diegu. Horrelaxe bakarrik gaindi ditzakegulako itxurak egitera bultzatzen gaituzten sentimenduak, bai beldurrak, bai haserreak… Hala ere, itxurak ez al dira ba sentitzen dugunari ihes egiteko tresnak? Oilobusti hutsak izaten gara arazoen aurrean ihes egitean. Dena dela, ulergarria da gure jokabidea horixe izatea, inguruan ditugunek, lagunek, ezagunek… guk dauzkagun jokabideei eta nolakoak garenari… Gehiago irakurri »
Taldea - Maila
BATX-1
wpDiscuz