ENTZIKLOPEDIA

ENTZIKLOPEDIA

Iruzkinak

61 Iruzkin "ENTZIKLOPEDIA"

Ordenatu:   Berriena | Zaharrena | Gehien bozkatutakoa
Ainara Bento Lopes
Egilea
Ainara Bento Lopes
KATIE BOUMAN, zulo beltzaren irudi ospetsuaren atzean dagoen emakumea. Ia dena argazkitan ageri den mundu batean, gogoangarria da lehen aldiz argazkiratutako zer edo zer topatzea. Hala ere, Katherine Louise Bouman informatikako irakasle dena Kaliforniako Teknologia Institutuan, Event Horizon Telescope-a erabilita lehenengo aldiz zulo beltz baten irudia eratzea posible egin duen algoritmoa garatu duen zientzialaria da. Kontuan izan behar dugu, Espainian, doktorego komunitate zientifikoaren %20 emakumeak direla, %20 bakarrik. Azterketen arabera, “gizonezkoen lana” egiten duten emakumeen %78 zalantzan jarri edo diskriminatu egin dira, edo askoz ere gehiago erakutsi behar izan dute euren burua profesionaltasun gisa aldarrikatzeko lanaldiaren alderdi batzuetan. Bouman-ek, dena… Gehiago irakurri »
B. Azkue
Egilea
B. Azkue
KORRIKA OMENDUA Txillardegi da, askorentzat, gerra ondoko Euskal Herrian izan zen belaunaldien arteko etenaren protagonista nagusietakoa. Giro horretan —eta tradizioaren aurka― ernatu zen pentsamendu berriak politika, kultura, filosofia eta erlijioa zituen berezko arlo. Txillardegik utzitako ondarea, literaturan, ikerkuntzan, irakaskuntzan, euskalgintzan, handia da; bere sasoian, KLIKA egin zien euskarari, literaturari, herriari… Txillardegiren kezka nagusia zen aldarrikatzea herriak hizkuntza beharrezkoa duela eta Euskal Herriak euskara ezinbesteko ezaugarria duela. 21. KORRIKA 2018ko azaroan aurkeztuko dugula aprobetxatuz, EUSKARA BATUAREN 50. urteurrena dela baliatuz, eta Txillardegik merezitako omenaldia behar duelakoan, 21. KORRIKAn Txillardegi omentzeko proposamena dakargu; egundoko lana egin zuelako, eta euskaldunon historian egin den… Gehiago irakurri »
Haitz Gisasola
Egilea
Haitz Gisasola

Michael Ende

Michael Andreas Helmuth Ende, literatur munduan Michael Ende izen-deiturez ezagunagoa, 1929ko azaroaren 12an jaiotako eta 1995eko abuztuaren 28an hil zen idazle alemaniarra zen. Nazional-sozialismoarekin hazi zen eta gerraren tragedia pairatu behar izan zuen.

Michael Endek fikzioa eta umeen fantasia idazten zuen. Batez ere Amaigabeko istorioa eta Momo idazteagatik da ospetsua. Haren lanak 40 hizkuntza baino gehiagotara itzuli dira eta 35 milioi inguru ale saldu dira. XX. mendeko idazle ezagunetako bat da. Momoren eta Amaigabeko istorioaren film bertsioak atera ziren eta beste asko antzerkira eraman ziren. Enderen eleberriek fikzioa eta errealitatea batzen dituzte.

Aiora Lores
Egilea
Aiora Lores
‘Irakurri, gozatu eta oparitu’ kanpaina abian dago Ondarroan eta Lekeition Lekeitio , Ondarroa EuskaraKultura Irakurzaletasuna sustatzeko egitasmo berezia maiatzaren 31ra bitartean gauzatuko da Ondarroako Txomin Agirre udal liburutegian eta Lekeitioko udal liburutegian. 2019/03/26 Nerea Bedialauneta Alkorta Egitasmoa Euskaltzaleen Topaguneak abiarazi du, tokian tokiko euskaltzaleen elkarteen, udalen, liburutegien eta liburu denden elkarlanari esker. Ondarroan eta Lekeition ez eze, Euskal Herriko beste 32 herritan ere abiatu dute kanpaina. Kanpainaren helburu nagusia euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea da, irakurtzearen alde atsegina azpimarratuz. Aldi berean, liburutegien erabilera bultzatu, euskarazko literatura ezagutarazi, euskal liburugintza indartu eta herritarrek kultur kontsumoan euskararen presentzia indartzea ere nahi dute ekintzagaz.… Gehiago irakurri »
Ainara Bento Lopes
Egilea
Ainara Bento Lopes

Zaitzaren aldeko borroka

2016ko urrian hasita, adineko egoitzetako zaintzaileen lan baldintzak hobetzeko 370 eguneko greba egin zuten 500 bat emakume langileek. Bizkaian inoiz egindako grebarik luzeena izan zen, eta, agian, baita Euskal Herriko luzeena ere.
Greba horrek ezaugarri berezi batzuk izan zituen: batetik, zaintzaileak izan ziren grebalariak; bestetik, emakumeak ziren, eta mahaiaren beste aldean, ohiko patronala nolabait, gizonezkoak denak. Zaintza eremuko greba izateak eta grebalari emakumeak izateak greba behar baino gehiago luzatzea eta gogortzea ekarri zuen, Zearretak dioenez. Oso begi bistan geratu zen generoak zeharkatzen dituela gizartea bera eta gizartea eraldatzeko borrokak.

Ainara Bento Lopes
Egilea
Ainara Bento Lopes
UTOPIA Utopia hitz-joko bat da. Kontraesan bat d(irud)en amets ederra, agian. Izan ere, utopiaren “topia”-k -lekuak- konkretutasun bat adierazten badu, utopiaren “u”-ak leku konkretutik at eramaten gaitu, “ou” edota “eu” bezala irakur baitaiteke, leku “on” eta “ez”-leku, hurrenez hurren. Beraz, Lucy Sargissonek definitu bezala, utopia da ez den leku ona. Izanik ez duen izena. Izena duen guztia omen da, ordea. Tomas Moro abokatu, idazle, politikari eta humanistak sortu zuen hitza, 1516an argitaratu zen izen bereko liburuan. Amerikaren aurkikuntzak bi hamarkada eta erdi besterik ez zituen eta, artean, denbora eta espazio ezagunetik harago mundu hobe batean sinestea zilegi zen. Amerikaren aurkikuntzarekin,… Gehiago irakurri »
Ainara Bento Lopes
Egilea
Ainara Bento Lopes
Lasa Alegría, Amaia (Getaria, 1948) Idazleak 20 urte zituen 1968an eta gertutik bizi izan zituen garaiko aldaketa haizeak, bai Euskal Herrian eta baita atzerrian ere. Bizi eta baita eragin ere. 20 urterekin hasi zen Zeruko Argia aldizkarian idazten, eta hiru urtera bere poema liburua plazaratu zuen, hiru poemarioeta lehena. Irakasle eta literatur ikasketak egin zituen, eta 70eko hamarkada bukatu aurretik, hainbat urte eman zituen Nikaragua sandinistan irakaskuntza lanean. Iraultzaren utopiaren atzetik iritsi zen hara, eta oraindik ere uropiak ibilarazten duela dio. Poeta gisa lehen aldiz plazaratu zenean, gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren utopiari lehio bat ireki zion, lehen aldiz emakume… Gehiago irakurri »
Ainara Bento Lopes
Egilea
Ainara Bento Lopes

DIALEKTIKA

Filosofian, dialektika errealitatea interpretatu eta egia aurkitzeko metodo bat da. Horren arabera, errealitatearen ezaugarri funtsezkoena aldakortasuna da, elkarren aurka dauden entitateen artekoa: aurkakotasuna horrek hasierako izateak gainditu eta aldaketa dakar, izate berriak sortuz. Antzinako Grezian sortutako kontzeptua da; han, dialektika egia aurkitzeko metodo bat zen, aurkako proposizio eta iritzien eztabaidan oinarritua eta azkenik proposizio berriak onartzera eramaten duena. Beraz, dialektikoa izatea errealitatea interpretatu eta egia aurkitzeko metodoa erabiltzeko gai izatea da.

Etimologia: Grekerako: διαλεκτική (dialektikḗ), τέχνη (tékhnē), edo latineko ars.

Taldea - Maila
BATX-1
Haitz Gisasola
Egilea
Haitz Gisasola

Irène Némirovsky

Irène Némirovsky 1903an Kieven jaio zen judutar idazle ukrainar bat izan zen, yiddish hizkuntza nagusi zen lurraldean. Heziera eta ikasketak Parisen egin zituen, eta liburu guztiak frantsesez idatzi eta argitaratu zituen.

Nazien kolaboratzaile frantses poliziak 1942ko uztailaren 13an Frantzia okupatuan atxilotu eta Auschwitz-era (Polonia) eraman zuten. Hilabete bat pasatxo geroago, abuztuaren 17an, hil zen.
Hil ondoren ere, Némirovskyren hainbat liburu argitaratu dira, eta 2004an Suite française lanak arrakasta handia izan zuen; besteak beste, Renaudot saria jaso zuen.

Taldea - Maila
BATX-1
Naroa Badiola Eizagirre
Egilea
Naroa Badiola Eizagirre
Korrika AEK-k eta KORRIKAk sustatuta, euskararen normalizazioa azkartzeko konpromisoak jendaurrean sinatu dituzte hainbat arlotako 30 gizarte-eragilek, ‘Aro berriari, klika’ ekimenaren baitan. «Esanetatik konpromisoetara jauzi egitea» aldarrikatu dute. Ekimena konpromiso-hartzaile berriei zabalik dago. Aro berriari, klika ekimena aurkeztu dute gaur Albaola museoan: arloz arloko konpromiso-bilduma bat da, euskararen normalizazioan aurrerapauso berriak emateko. Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiak eta Asier Amondo KORRIKA honako haur diote: «Normalizazioa ez da etorriko soilik norbanakoon konpromisoetatik, baizik eta normalizazioaren ikuspegi hori gizartearen atal guztietan modu transbertsalean txertatuta». «Euskararen aroan gaude; orain da unea hizkuntza-politika integrala abiatzeko eta garatzeko». Gaur aurkeztutako konpromiso-bilduman 30 sinatzaile ageri diren arren,… Gehiago irakurri »
Taldea - Maila
BATX-1
Izaro Azkue
Egilea
Izaro Azkue
XABIER MONTOIA Xabier 1955ko irailaren 14an jaio zen Gasteizen, Araban. Euskal idazle emankorra eta musikaria da. Musikan zehar ibilbide luzea egin du , Hertzainak taldean egon zen eta ondoren M-ak taldera joan zen,Gero bakarka kantatzen hasi zen eta gaur egun oraindik jarraitzen du. Idazle gisa egindako lanari erreparatzen badiogu, Montoiak azken hamarkadetan poesia, ipuin, kronika eta eleberriaren lan garrantzitsua eta zabala egin dituela esango dugu.Hasiera baten 80ko hamarkadetan poesia idazte hasi zen “Anfetamiña”,”Likantropo” eta “Narraztien mintzoa ” horien artean.Ezohiko idazle zela,argi geratu zen bere lehen lanetan.Montoiak ez zion inoiz poesia idazteari utzi, 90eko hamarkadan narrazioari erabat eskaini bazion ere .… Gehiago irakurri »
Aimar Osa Gonzalez
Egilea
Aimar Osa Gonzalez
Gero (Axular) Euskal literaturaren historian lehen prosazko liburu original argitaratua da. Axular hil baino urtebete lehenago inprimatu zen Gero, 1643an. Inongo mistikarik gabe, irakurlearen jokabidea aldarazi nahi du: kristauari zeinen arriskutsu izan dakiokeen arimaren zereginei berehala ez atxikitzea, erlijioarekiko betebeharrak biharko uztea, beti «gerotik gerora luzamendutan ibiltzea». Liburuaren gai nagusia «Gero dioenak bego dio» atsotitzak laburtzen du; hori ez da izan, noski, kritikoek maisulantzat hartzeko arrazoia, Axularren estilo bizi eta aldi berean landua baizik. Sinonimia eta esanahi bereko perpaus molde desberdinen ugaritasuna erabiltzen ditu liburuan, herri mintzairaz, bertako ideiak ahalik eta euskaldun gehienek uler ditzaten eta argudioak sendotzeko autore klasikoen… Gehiago irakurri »
Taldea - Maila
BATX-1
Aimar Osa Gonzalez
Egilea
Aimar Osa Gonzalez

Euskaldun Fededun

Apaiza izan da garai luzeetan baserritarren “benetako intelektuala”, sermoia baitzen herri xeheak kultura edo politikarekin zuen harreman ia bakarra.
Eremu sakratuan eta Jainkoaren bitartekari baten ahotik jasotzeak mezuaren transzendentzia eta egiazkotasuna bermatzen du. Penitentziaren sakramentuak, berriz, fededun bakoitzaren pentsamendu eta ekintzak ondo kontrolatua izatea dakar. Eta ezin zuen inork kontrol horretatik ihes egin, besteak beste nahitaezkoa baitzen urtero Pazkoan aitortu eta jaunartu izanaren agiria –“txartela”–, eta horretarako ezinbestekoa zen aurretik dotrina-azterketa apaizarekin gainditua izatea.

Hiztegia:
-Pazkoa: Pazkoa kristautasuneko jai egunik garrantzitsuenak dira, udaberrian ospatutakoak.

Naroa Badiola Eizagirre
Egilea
Naroa Badiola Eizagirre
Edorta Jiménez Ormaetxea, Irati Jimenez idazlearen aita. Edorta Jiménez Ormaetxea 1963ko azaroaren 8an Mundakan jaio zen euskal idazlea da. Bere izenez eta Omar Nabarro ezizenez ezagutzen da.. 1985etik ia urtero argitaratzen du libururen bat. Nobela eta poesia landu ditu, eta artikulugile ere ibiltzen da. Zalantza barik, Bizkaiko idazle oparoenetarikoa da gaur egun. Irakasle ikasketak egin zituen. Idazketa ez ezik, itzulpena, irakasletza, kazetaritza, telebistako zein zinemako gidoilaritzan lan egin du, bestek beste. Oso idazle oparoa da. Literaturan, ia genero guztiak landu ditu. 1980ko hamarkadan, bost poema liburu eman zituen argitara, Omar Nabarro ezizenarekin. Hurrengoan, hainbat ipuin bilduma kaleratu zituen. Euskal kostaldea… Gehiago irakurri »
Naroa Badiola Eizagirre
Egilea
Naroa Badiola Eizagirre

Irati Jimenez Uriarte
Irati Jimenez Uriarte , 1977ko maiatzaren 15ean Mundakan jaio zen euskal idazlea da. Horrez gain, Euskal Telebistan edota Euskadi Irratian kazetari aritu da. Edorta Jimenez idazlearen alaba da. Kultura eta gizarte gaiak jorratzen zituen Nabarra aldizkariaren azken zuzendaria izan zen. Egun, Consumer Eroski aldizkari eta webgunearen euskara edukien arduraduna izateaz gain, enpresei internetarako aholkularitza eta zerbitzuak ematen lan egiten du.
2006an, Augustin Zubikarai nobela laburren saria irabazi zuen “Bat, bi, Manchester” eleberriarekin. Urtebete geroago akzesita lortu zuen Igartza Sarian bere bigarren eleberriarekin, “Nora ez dakizun hori” eta liburu horrekin gainera, 2010ean, irakurleek ematen duten Beterriko Liburua Saria eskuratu zuen.

B. Azkue
Egilea
B. Azkue
MARTXOAK 3, GASTEIZ. 1976ko martxoaren 3an Euskal Herriko hiriburuetariko batean, Gasteizen, langileriak inoiz jasan duen erasorik latzena jasan zuen. Bost langile hil zituzten eta ehunetik gora zauritu egon ziren. Garai hartan ez zegoen askatasunik, ez zegoen greba egiteko eskubiderik ezta manifestazioak, bilerak, etab. egiteko eskubiderik ere. Baina Gasteizen, hainbat enpresen babesa jaso zuen greba-mugimendu bat ari zen garatzen. Mugimendua, gizartearen eta lanaren inguruko aldarrikapen batzuetan soilik zegoen oinarrituta. Grebak ia langile guztien babesa jaso zuen, baita borrokan ziharduten enpresena eta elkartasunez babestu zuten beste batzuena, dendena, zerbitzuena, ikasleena, etxekoandreena… Goizetik, poliziak gogor jardun zuen bilera edo manifestazioren bat egongo zela… Gehiago irakurri »
Taldea - Maila
BATX-1
Aiora Lores
Egilea
Aiora Lores

Ondarroako Akulak transexualitatearen aldeko aldarria egin du. Akularen hiletagaz amaitu ziren atzo (martxoak 5) Ondarroako inauterietako ospakizunak. Urteroko hitzorduak, baina, berezitasuna eduki du aurten. Izan ere, Akularen buztana transexualitatearen aldeko banderaren koloreekin margotuta atera dute kalera. Ekai Lersundi gazte ondarrutarraren gurasoek sare sozialen bidez keinu hori eskertu nahi izan diote Artelan kultur elkarteari.

Aiora Lores
Egilea
Aiora Lores
Angel Aintziburu idazle eta ohorezko euskaltzaina zendu da. Euskaltziandiak jakinarazi du Angel Aintziburu hil egin dela, bart. Aintziburu Luzaiden (Nafarroa) jaio zen, 1930ean, eta lan askotan aritu zen bere bizitzan: artzain, unai, zurgin… Baina, horrekin batera, asko ikertu zuen euskararen inguruan. Hizkuntzaren alde egindako lanarengatik, hain zuzen, ohorezko euskaltzain izendatu zuten 2014an. Luzaideren historia ere ikertu zuen, eta bi liburu idatzi zituen: Luzaiden gaindi (Elkar, 2002) eta Luzaiden gaindi II (Elkar, 2009); lehena Jean-Baptiste Etxarrenekin batera idatzi zuen, eta bigarrena, berriz, bakarrik. Biek herriko ohitura zaharrak, istorioak, Akontakizun bitxiak eta pasarte ezezagunak biltzen dituzte. Erretiroa hartua zuenetik, Aintziburu herriko etxeen… Gehiago irakurri »
Haitz Gisasola
Egilea
Haitz Gisasola

ANDREU BUENAFUENTE
Andreu Buenafuente Moreno (Reus, Tarragona, 1965eko urtarrilaren 24a) kataluniar umorista, aurkezle eta ekoizlea da, La Sexta kateko akziodunetako bat den El Terrat ikus-entzunezko ekoiztetxearen sortzailea ere bada. Kate honetan Buenafuentek hainbat telebista formatu ezberdineko saioak sortu izan ditu. 2016tik movistar kanalean jarduten du, aurkezlea den Late Motiv telebistako programan.

Haitz Gisasola
Egilea
Haitz Gisasola

KIKE AMONARRIZ
Enrike “Kike” Amonarriz Gorria (Tolosa, Gipuzkoa, 1961eko irailaren 30a) Euskal Filologian lizentziatutako soziolinguista, umorista eta telebista-aurkezlea da. Zeruko Argia aldizkarian hasi zen umorezko artikuluak idazten. Denok dakigun Mihiluze telebista programako aurkezleaz gain, Tolosako udaleko euskarako teknikaria eta SIADECO elkarteko soziolinguista izan da.

Ainara Bento Lopes
Egilea
Ainara Bento Lopes

Léopold Pierre Paul Eyharts (Biarritz, Lapurdi, 1957ko apirilaren 28a)

Europar Agentzia Espazialeko (ESA) astronauta da, Euskal Herrian lehena.

Biarritzen jaio eta gaztetandik Arrangoitzen bizi izan da. Ingeniaritza ikasketak Frantziako Aire Armadaren Akademian amaitu zituen 1979an, Salon-de-Provencen. 1998ko urtarrilaren 29an Soyuz TM-27, STS-122 espazio-misioan parte hartu zuen.

Hainbat sari eta ohore lortu ditu: Frantziako Légion d’honneur, Frantziako Ordre National du Mérite, Frantziako Médaille d’Outre Mer, Errusiako Laguntasunaren eta Ausardiaren domina.
Biarriztar ezagunen zerrendan ageri da.

Ainara Bento Lopes
Egilea
Ainara Bento Lopes
Paradigma Egoera jakin batean jarraitu beharreko modelo, patroi edo adibideari deritzo. Horrela, teoria geozentrikoa unibertsoari buruzko paradigma bat da eta marxismoa historia ulertzeko paradigma bat dela esan daiteke. Zentzu zabaleko hitza dugu eta bereziki, zientzia arloan erabiltzen da, zenbait arazo ebazteko teoria multzoa ere baita. Beraz, ikus dezakegu esanahi bat baino gehiago dituela paradigma hitzak, baina esanahi orokor bat eman beharko bagenio, ondorengoa izango litzateke: eguneroko bizitzan “adibide” baten sinonimotzat edo jarraitzeko modelo duintzat hartzen den erreferentzia egiteko erabiltzen da. Aurrekoari jarraituz, zientziak, beste ikuspuntu praktikoago batetik erabiltzen du paradigma, ikerketa bide berriko aurkikundera bideratua. Arazoen erabakiari laguntzen dioten datuetako… Gehiago irakurri »
Taldea - Maila
BATX-1
Ainara Bento Lopes
Egilea
Ainara Bento Lopes

Determinismoa
Gertaera, ekintza eta erabaki guztiak kausaltasun-printzipioaz eragindakoak direla baieztatzen duen teoria da. Horrela, dena kausa-efektu kate batez gertatzen da, erabakimen askea eta zoria ukatuz. Teoria honen arabera mundua erabat arrazoizkoa da, egoera jakin baten ulermen osoak bideratzen duelako etorkizunaren ezagupen ziurra.

Etimologia: De- goitik beherako norabidea adierazteko
-terminare- mugatzea
-ismo doktrina bezala itzuli ahal da
Eratorbidea: Latina

Naroa Badiola Eizagirre
Egilea
Naroa Badiola Eizagirre
Joxe Mari Agirretxe, Lasarten jaio zen, Gipuzkoan, 1964ko maiatzaren 1ean. 1987an Takolo, Pirrutx eta Porrotx taldeko Porrotx pailazoa izan ondoren, gaur egun Pirritx, Porrotx eta Marimotots taldeko Porrotx pailazoa izatera heldu da. Porrotx izenez ezagutzen dugun gizon hori, pailazoa izateaz gain, Katxiporreta izeneko kooperatiba bateko kide ere bada. Orain dela 25 urte baino gehiago hasi zen Euskal Herriko umeak kultura aldetik hezten, beti ere Euskera ahaztu gabe. Joxe Marik mundua kolorez beteta dagoela esaten die umeei. Kolore bakoitzak bere esanahia duela dio, eta mundua milaka kolorez beteta dagoenez, sentimentu desberdinak ditugula izakiok. Nola ez, Porrotxentzat sentimendu guzti hauek askatasuna adierazten… Gehiago irakurri »
Taldea - Maila
BATX-1
Ainara Bento Lopes
Egilea
Ainara Bento Lopes

Maialen Lujanbio Zugasti (Hernani, Gipuzkoa, 1976ko azaroaren 26a) bertsolaria da. Arte Ederretan lizentziaduna da. 2009tik 2013 arte bertsolarien txapeldun nagusia izan zen, eta berriro ere irabazi zuen 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusia. Gai aniztasuna lantzen duen bertsolaritzat hartzen da, askotan ezkutuan egon diren gaiak oholtzara ekarriz, eta emozionatzeko gaitasun handia du.

Ainara Bento Lopes
Egilea
Ainara Bento Lopes

Tapputi-Belatekalim
Munduko lehenengo kimikaria, k.a. 1200 urtekoa.
Ez dakigu hainbeste berari buruz, baina bere izena zein lurrinak egiteko bere lan-xehetasun lurrezko taulatxo kuneiforme batean grabatuta geratu ziren. Babilonian garrantzi handia izan zuen.

Ainara Bento Lopes
Egilea
Ainara Bento Lopes

Dolores Ibarruri Gomez “Pasionaria”
(Gallarta, Abanto-Zierbena, 1895eko abenduaren 9a – Madril, 1989ko azaroaren 12a).
Bizkaitar politikari komunista nabarmena izan zen. Euskal Herrian sortutako politikari handienetakoa eta mugimendu komunistako emakumerik ezagunenetakoa izan da.

Ainara Bento Lopes
Egilea
Ainara Bento Lopes
Harkaitz Canoren nobela berria, ‘Fakirraren ahotsa’ Jakin-min handia dago liburuarengan, jendeak bai baitaki Imanol Larzabali buruzko liburua dela, nola edo hala. Horrelakoetan, segituan pizten den galdera da: zenbateraino da fikzio, zenbateraino da kronika nolabaitekoa? Eleberria astelehen honetan, azaroak 26, aurkeztu da hedabideei, baina Harkaitz Cano Donostiako Lugaritz kultur etxetik pasatu zen ostegunean, Literaktum jaialdiko ekitaldi baterako, eta galdera horri erantzun garbia eman zion: «Asko aldendu naiz errealitatetik. Hau ez da kronika bat, eta sakrilegioa egin dut. Kronika amaitzen den tokian sakrilegioa hasten da. Gainera, nik ez daukat gaitasunik Imanolen inguruko errealitatearen hondoraino ailegatzeko, eta nire flotadorea fikzioa da. Askotan eman… Gehiago irakurri »
Ainara Bento Lopes
Egilea
Ainara Bento Lopes
HARKAITZ CANO Lasarten jaio zen 1975ean. Donostian burutu zituen zuzenbide ikasketak, baina idaztea izan du beti ogibide. Beti oporretan ipuin bilduma (2015) da argitaratu duen fikziozko azken literatur lana. Beluna jazz (1996) eta Pasaia blues (1999) eleberriak, Belarraren ahoa (2004) ukronia, Neguko zirkua (2005) ipuin bilduma eta irailaren 11ko erasoen aurretiko New Yorkeko bere egonaldian mamitutako Piano gainean gosaltzen (2000) kronika ere argitaratu ditu, besteak beste. Hiri horrekiko bere harremanaren fruitu izan zen, halaber, Norbait dabil sute-eskaileran (2001) poema bilduma. Hamar urte beranduago heldu zen gaztelaniaz idatzitako poema liburu bat: Compro oro (2011). Telebista eta komiki gidoilari gisa aritua da,… Gehiago irakurri »
Izar Alkorta
Egilea
Izar Alkorta
BERNARDO BERTOLUCCI zinemagile italiarra (Parma, 1941) hil da 77 urterekin. Gidoilari eta zuzendari, 1970eko hamarkadan egin zituen filmek egin zuten ezagun (Il Conformista, Last tango in Paris, Novecento), eta arrakasta komertzial handia eskuratu zuen 1987an zuzendutako The Last Emperor, Txinako azken enperadorearen biografia lanarekin. Film horrekin bederatzi Oscar sari irabazi zituen 1988an. Oso gaztetatik izan zuen interesa mundu honetan. Pier Paolo Pasolini zinemagilea esagutu zuen, Bertolucci gaztearengan eragin handia izango zuena.Hain zuzen ere, bere lehenengo lana Pasolinirekin egin zuen.Zinemagileak gai polemikoak jorratzen zituen bere filmetan, hala nola, Prima della Revoluzionen bere bizitza burgesaz nekatuta dagoen gizonezko baten istorioa kontatu zuen… Gehiago irakurri »
Irune Ugarte Arakistain
Egilea
Irune Ugarte Arakistain
IMANOL LARZABAL Imanol Larzabal Goñi (Donostia, 1947ko azaroaren 11- Orihuela, Alacant, 2004ko ekainaren 25a) euskal abeslaria izan zen. Hamazazpi urterekin delineatzaile ikasketak amaitu zituen. Hamazortzirekin Argia taldean sartu zen. Talde hartan sartu eta berehala Xabier Larrea taldekidearekin hasi zen abesten eta euskal kantu zaharrak biltzeari ekin zioten. Ordurako ETAko kideak ziren bata zein bestea, eta 1968an atxilotu eta kartzelan sartu zituzten. Sei hilabete geroago askatu egin zituzten. Bere lehen diskoa 1969an argitaratu zen Michel Etchegarai deiturikoa. 1971n ihes egin zuen Ipar Euskal Herrira (Ziburu). Gero, 1977ko amnistiaren ondoren, Hego Euskal Herrira itzuli zen. Euskal poeta askoren olerkiak abestu zituen, Koldo… Gehiago irakurri »
Naia Badiola Solabarrieta
Egilea
Naia Badiola Solabarrieta
MIREN AGUR MEABE Miren Agur Meabe Lekeition jaio zen 1962an. Maistra ikasketak egin zituen Derioko Irakasle Eskolan (1983), eta Kirikiñoko ikastolan bederatzi urtez lan egin ondoren, Giltza-Edebé argitaletxeko Euskal Herriko zuzendaritza hartu zuen 1992an, editore lanetan aritzeko. Idazle gisa, arlo bitan da ezaguna: poesian eta haur eta gazte literaturan. Landu ditu beste genero batzuk ere: ipuingintza, adibidez. Ondoren, poesiaren uretan murgildu zen Meabe, eta Lasarte-Oriako Udalaren Saria irabazi zuen (1991), gerora askoz ezagunagoa izango zen Oi hondarrezko emaikaitz lanarekin. Peneloperen mitoaren inguruko poema bilduma da, ezezaguna bere lehen argitalpenean, bigarrena Idatz & Mintz Labayru Ikastegiko aldizkariak argitaratu zuen, gehigarri gisa… Gehiago irakurri »
B. Azkue
Egilea
B. Azkue
SANTI BROUARD Santi Brouard Perez, Lekeition jaio zen 1919an. Madikua eta politikaria izan zen. Medikuntza ikasi zuen Valladoliden eta ikasketak amaitu ondoren Bilbora joan zen pediatrian espezializatzeko. Santi, lehen ikastolen sortzaileetako bat ere izan zen. 1974an, poliziaren bala batek zauritutako ETAko militante bat sendatu ondoren erbesteratze bideari ekin zion. 1095ean beste ezkertiar batzuekin batera EHAS alderdi politikoa sortu zuten eta ondoren HASI alderdia sortu zen, Santi Brouard alderdi honetako presidente izan zen hil zuten arte. Franco hil ondoren, erbestetik bere herrira itzultzea erabaki zuen, eta heldu zenean ezker abertzaleko berrantolaketan parte hartu zuen eta baita bere mediku kontsultekin jarraitu ere.… Gehiago irakurri »
Laia Revuelta Bustingorri
Egilea
Laia Revuelta Bustingorri

NEURRI BAKARRA

Neurri bakarra, gaztelerazko “agravio comparativo” justiziaren alorreko termino bat da. Eskubide berdinak dituzten pertsonen artean tratu desberdina dagoenean erabiltzen da.
Neurri bakarra hobeto ulertzeko modu hoberena, gure bizitzako adibide bat aztertzea da: imaginatu dezagun lan berdin-berdinarengatik Maitanek 5 bat eta Amaiak 8 bat lortzen dutela, argi ikusten dugu tratu desberdina jaso dutela eta hori ez dela bidezkoa.

Taldea - Maila
BATX-1
Ainara Bento Lopes
Egilea
Ainara Bento Lopes
KATIXA AGIRRE Gasteiz (Araba), 1981 Euskal idazlea da. Literaturaren, kazetaritzaren eta blogen arloetan dihardu. Ikus-entzunezko komunikazioan doktorea da, eta EHUn irakasle. Atzerriko hainbat unibertsitatetan ibili da ikerlari, baina egun Bilbon bizi da. 2007an argitaratu zuen bere lehen liburua, Sua falta zaigu, ipuinek edo istorio laburrek osatutakoa. Zutabegilea izan da Diario de Noticias de Alava, Deia, Aizu! eta Argia argitalpenetan kolaboratzen du. 2003an Ernestina de Champourcín poesia saria irabazi zuen, eta 2005ean Emakumeak Kontari ipuin-lehiaketa. 2007an Igartza Saria jaso zuen, hasiera hartan Etxetik irten gabe izenburua izatekoa zen ipuin-liburua idazteko; emaitza 2009ko otsailean argitaratu zuen, baina Habitat izenburuarekin. Horrez gain, umeentzako… Gehiago irakurri »
Naroa Badiola Eizagirre
Egilea
Naroa Badiola Eizagirre
ZER DA MAITEMINA? Maitemina emozio guztien nahasmendu lehergarria da. Pertsona bat maitemindurik ikusten dugunean kanpokoentzat pertsona horrek zoroa ematen du, ez du jaten ez lorik egiten, eta kapaz da hamar ordutan euripean egoteko leiho bati begira. Zoramenetik hurbil dago kanpoan dagoenarentzat, kanpotik begiratzen dionarentzat. Barruan dagoenarentzat, ordea, sentimendu kontrolaezina da. Bere senean daudenek inoiz baldin badute zoramen puntua, eskizofrenia moduko bat, maitemintze prozesuetan izaten da. MAITEMINA ETA MAITASUNA Maitasuna eta maitemina bereizi beharra dago. Maitemin-tzea une batez obsesioa bihurtu den zerbait da. Oso puntuala da, 18 hilabetez irauten duen pasioa, ustez. Pasioa, sukarra edo kalentura bezalakoa da, ezin da denbora… Gehiago irakurri »
Haitz Gisasola
Egilea
Haitz Gisasola

HARKAITZ CANO
Harkaitz Cano Jauregi (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1975eko abuztuaren 4a) euskal idazle eta itzultzailea da. Literaturan ez ezik, telebista eta irratiko gidoilari ere lan egiten du, hainbat egunkaritan kolaboratzeaz gain. 1993an, Susa aldizkarian ezagutzera emandako Lubaki Bandaren partaide izan zen eta ordutik idazle izateko erabakia hartu zuen.

Taldea - Maila
BATX-1
Haitz Gisasola
Egilea
Haitz Gisasola

JOHANNES GUTENBERG
Johannes Gensfleisch zur Laden zum Gutenberg (Mainz, Alemania, 1398 inguru – 1468ko otsailaren 3a) asmatzailea izan zen. Inprimaketaren teknologia landu zuen, eta tinta garatu. Europara inprimatzeko makina mugikorra ekarri eta garatu zuelako da ezaguna, aurretik tresna hori Txinan eta Korean erabili baitzen. Gutenbergen erronka Bibliaren kopia ugari aldi berean eta fraideek egiten zuten denbora erdian ekoiztea izan zen. Gainera, beharrezkoa zen kopia guztiek eskuz egindakoen itxura bera hartzea.

Ainara Bento Lopes
Egilea
Ainara Bento Lopes
NANOFOBIA Mugikorra eskura izan ez, eta antsietatea, estresa edo aldarte-gorabeherak sumatzea nomofobiaren sintoma izan daiteke. Zenbaitentzat, tresna bat baino zerbait gehiago da mugikorra, eta ez dezakete hura gabe etsi. Izutu egiten ditu mugikorrik gabe egoteak. Nomofobia dutela esaten da. Telefono mugikorrik gabe etxetik irteteak sortzen duen beldur irrazionala da. Ingelesezko esapide batetik dator termino hori (“no-mobile-phone phobia”), eta 2011n sortu zen. Ikerketa bat egin zuten Erresuma Batuan, zeinaren bidez jakin nahi zen zenbateko antsietatea sentitzen zuten telefono mugikorren erabiltzaile batzuek etxetik gailurik gabe irteten zirenean eta zenbateraino estutzen zituen bateria gabe geratzeko beldurrak edo estaldurarik edo saldorik gabe geratzekoak. Eta… Gehiago irakurri »
Ainara Bento Lopes
Egilea
Ainara Bento Lopes

Josu Ceberio Uribe IRAKASLE ETA IKERTZAILEA

INFORMATIKAKO ETA ADIMEN ARTIFIZIALEKO SAILAEuskal Herriko Unibertsitateko Informatika lizentziaduna 2007an jaso zuen eta bi urte geroago, masterra egin zuen Informatika Zientzietako unibertsitate beretik. 2010 urteaz geroztik, Intelligent Systems Group-eko kide izan da. 2014an, Computer Science-n doktoregoa lortu zuen, Permutazioan oinarritutako Konbinazioen Konbinazioen Konbinazioen Arazoak konpontzeko Soluzioa, banaketa algoritmoak eta horien luzapenak kalkulatzeko.

Egungo jarduera:
2014tik Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da.

Bere ikerketa-interesak gai hauek estaltzen ditu:

Permutazioan oinarritutako konbinazio optimizazio arazoak
Banaketa algoritmoen estimazioa
Anitzeko objectivisation
Paisaia elemental deskonposizioa
Eboluzio algoritmoen parametroen sintesia
Parameterized Instance konplexutasuna

Ainara Bento Lopes
Egilea
Ainara Bento Lopes
Joseba Jaka Auzmendi (Zegama, Gipuzkoa, 1948 – Cádiz, Espainia, 1996) Euskal kulturaren eragilea eta enpresaburua izan zen. Gaztetandik liburuak saltzen ibili zen etxez etxe. 1973an lagun batzuekin elkartu eta Zabal liburu denda ireki zuten Baionan, Elkar argitaletxearekin bateratuz. Handik hiru urtera, Hego Euskal Herrira itzuli zenean, oraindik eta bultzada handiagoa eman zion euskal kulturari. Anaia eta kide batzuekin elkartuta, Bilintx liburu dendaren ateak ireki zituzten Donostiako Parte Zaharrean, eta Zabaltzen enpresa abian jarri zuten, liburu eta diskoak banatzeaz arduratzen dena. Joseba Jaka, Elkar argitaletxearen eragile eta kontseiluko kide izateaz gain, komertzializaziorako Euskal Kulturgintza enpresaren gerente aritu zen hil arte. Haren… Gehiago irakurri »
Taldea - Maila
BATX-1
Ainara Bento Lopes
Egilea
Ainara Bento Lopes
Euskalgintza Elkarlanean Fundazioa (egun elkar Fundazioa) Euskalgintza Elkarlanean deituriko Fundazioa euskararen eta euskal kulturaren sorkuntza, sustapena eta garapena modu eraginkorrean bultzatzeko sortzen da. Kulturgintza guztion eginkizuna dela sinetsiz, herrian eta gizartean diharduten gizon eta emakumeen zein talde eta elkarteen, hitz batean, herritar guztion eginkizun eta erantzukizuntzat jotzen dugu euskal kulturaren geroa, ez bakarrik Erakunde Publikoen ardura. Fundazioak, bere helburuak betetzeko euskal herritar guztion partaidetzabilatzen du, eta euskara eta euskal kultura sortu, garatu, zabaldu eta indartu egin nahi duten guztien lankidetza bultzatzea du helburu eta egitasmo. Euskal kultura adierarik zabalenean eta irekienean ulertzen du Fundazioak. Hau da, euskaldungoak historian eta tradizioan,… Gehiago irakurri »
Taldea - Maila
BATX-1
Ainara Bento Lopes
Egilea
Ainara Bento Lopes

Goiatz LabandibarOiartzunen (Gipuzkoa) jaioa, 1985ean. Igartza bekaren laguntzaz idatzi zuen Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak narrazio bilduma (2013). Hala bazan… Klixk! literatur proiektua garatu zuen iaz Wroclawn (Polonia), Etxepare Euskal Institutuak eta Donostia 2016 Fundazioak lankidetzan antolatutako lehiaketa batean gailendu ondoren.

Ainara Bento Lopes
Egilea
Ainara Bento Lopes

Igartza Saria
Jump to navigationJump to search
Igartza Saria Elkar argitaletxeak, Beasaingo udalak eta CAF enpresak urtero antolatzen duten literatur saria da. 35 urtetik beherako idazle gazteei zuzendua, parte-hartzaileek gehienez bi liburu izan ditzakete argitaratuak. Igartza Sariak ez ditu bukatutako liburuak saritzen, proiektuak baizik, irabazleak aurkeztutako proiektua gauzatzeko beka bat jasoko duelarik.

Ainara Bento Lopes
Egilea
Ainara Bento Lopes
Fernando António Nogueira Pêssoa Poeta Lisboan jaio zen, Portugalen. Bere aita Pessoa bost urte zituela hil zen, eta familiak bere ama senar berria, kontsula bat, Durban, Hego Afrika, Pessoa ingeles eskolara joan zen bizitzera joan zen bizitzera. Hamahiru Pessoa Portugalera itzuli zen urte luzez bisitatu eta 1905ean betirako itzuli zen. Lisboako Unibertsitatean laburki ikasi zuen eta kritika, prosa eta poesia argitaratu zituen berehala itzultzaile komertzial gisa lanean. Bere bizitzan zehar, Pessoak sormenezko irteerarik garrantzitsuenak aldizkarietan bakarrik agertu ziren, eta ingelesez Antinous (1918), Sonnets (1918) eta English Poems (1921) ingelesez eta ingelesez bilduma bakar bat argitaratu zituen.Mezua (1933). 1914an, bere lehenengo… Gehiago irakurri »
Ainara Bento Lopes
Egilea
Ainara Bento Lopes
Federiko Krutwig Sagredo (Getxo, 1921 – Bilbo, 1998) «Hemen euskaraz egin behar dugu». Bere eskutik etorri zen lozorroan sarturik zegoen Euskaltzaindiaren berpiztea. Federiko Krutwig, familia oneko semea izaki, giro kultu batean hezi zen. Neskamearen gelako ohepean ondu zuen bere euskara, giro aristokratikoak gure hizkuntza batere estimatzen ez zuen garaian. Euskaltzaindiara hamazortzi urte zituela hurbildu zen, 26 zituen euskaltzain oso izendatu zutenean. Federiko germaniar gaztearen ahotik aditu behar izan zuten, «batua egina dago, Leizarragak batu zuen XVI. mendean. Batua lapurtera klasikoa da». Bestaldetik, ordukoa zuen bizitza guztian baztertu ez zuen helenismoaren aldeko apostua, euskara europar eta greziar kultura klasikoaz jantzi beharra… Gehiago irakurri »
Ainara Bento Lopes
Egilea
Ainara Bento Lopes
DANELE SARRIUGARTE MOCHALES (Elgoibar, 1989). Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziatua da EHU/UPVtik, Euskal Herriko pentsamendu kritikoari buruzko graduondokoa egin du UEUn eta Literatuaren Teoria eta Literatura Konparatuko masterra egiten dihardu Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Atzerriko unibertsitateetan ere eman ditu hainbat bolada, Alemanian eta AEBetan. Igartza literatur-sorkuntzarako beka irabazi zuen 2012ko irailean eta horren fruitua da bere lehen eleberria: Erraiak (Elkar, 2014). Horrez gain, ipuin bat du argitaratua Esku hori! (Txalaparta, 2012) bilduman. 2012an, halaber, elearazi itzulpengintzari buruzko bloga sortu zuen Garazi Arrularekin batera. Teorialari feministen hainbat artikulu itzuli ditu eta prentsan ere kolaboratzen du: bi hilean behin liburu-iruzkinak argitaratzen ditu Deian eta… Gehiago irakurri »
Ainara Bento Lopes
Egilea
Ainara Bento Lopes

UXUE ALBERDI (Elgoibar, Gipuzkoa, 1984).

Kazetaritzan lizentziatua, idazlea eta bertsolaria. Hainbat hedabidetan lan egin du erredaktore, artikulugile eta literatur irratsaioetako esatari gisa. Sorkuntza literariorako bi beka jaso zituen. Aulki bat elurretan (Elkar, 2007) ipuin-liburuaren eta Aulki-jokoa (Elkar, 2009) nobelaren egilea da (azken hau gazteleraz ere argitaratu zen 2011n). 2004tik hainbat sari jaso ditu ipuin eta bertso-paper lehiaketetan. Haur literaturan hainbat ipuin idatzi eta euskaratu ditu. Gaur egun literaturan eta bertsogintzan ari da.

Ainara Bento Lopes
Egilea
Ainara Bento Lopes
Joxemari Carrere Zabala (Pasai Donibane, 1963). Ipuin kontalaria, aktorea eta kazetaria. Antzerkigintzan 16 urterekin hasita. Hainbat antzerki lanetan aktore lana, azkena Ez txakur, Ez otso, René de Obaldia-rena, 2006 urtean estreinatutakoa. Antzerki irakasle aritu izana UEU-ko udako ikastaroetan. Jardun nagusiena ipuin kontalariarena da. Orain arte bospasei ipuin ikuskari aurkeztu ditu. Ipuinak bereak zein herri tradiziotik moldatuak kontatzen ditu. Egungo gaiak ardatz hartuta burutzen ditu ikuskariak. Emakumea: Mingain haragia, ihesa: Kondoi bakoitzak bere istorioa dauka; kontalaritza tradizionala gaurkotzea: Izena duen guztia da; emakumeekiko bortizkeria: Bai ona nire emaztea! Emazteak jaten zituzten gizonen istorioak. Kontalari bezala iberiar penintsula osoan zein Latinoamerikan aurkeztu… Gehiago irakurri »
Ainara Bento Lopes
Egilea
Ainara Bento Lopes
Eider Rodriguez (Errenteria, 1977) Euskal kondagintzako ahotsik originalenetako bat dugu. Konplexurik gabeko begirada ausart eta ziztatzailearen jabe, sekulako arreta eta interesa piztu ditu Rodriguezek irakurleengan zein kritikan bere ipuin-bildumen bidez. Eta handik gutxira gaur (Susa, 2004), Haragia (Susa, 2007) eta Katu jendea (Elkar, 2010) argitaratu ditu sorkuntzan, eta Itsasoa da bide bakarra. Sarrionandia irakurriz (Utriusque Vasconiae, 2014), ikerkuntzaren arloan, bere doktoretza-tesian oinarrituta. Irène Némirovskyren Le bal (1930, Dantzaldia, Txalaparta, 2006) eleberria euskaratu du, eta ediziogintzan ere aritua da Rodriguez. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitatean ari da ikerlari eta irakasle. Hendaian (Lapurdi) bisitatu genuen abuztuan, oporretatik itzuli berritan, eta euskararen zein… Gehiago irakurri »
wpDiscuz