Jenis Joplin

Iruzkinak

2 Iruzkin "Jenis Joplin"

Ordenatu:   Berriena | Zaharrena | Gehien bozkatutakoa
Izaro Beitia Gonzalez
Egilea
Izaro Beitia Gonzalez
KALE BORROKALARIAK Uxue Alberdiren Jenisjoplin liburua, 2017an argitaratu zen lehen aldiz Susa argitaletxearen eskutik. Uxue Alberdi 1984an jaio zen Elgoibarren eta kazetaritza ikasi zuen arren gaur egun idazle eta bertsolari bezala ezagutzen da. Jenisjoplin liburuaz gain beste hiru liburu ditu aldez aurretik argitaraturik: Aulki bat elurretan (2007), Aulki-jokoa (2009) eta Euli-giroa (2013). Liburu honetan Uxue Alberdik 28 urteko neska gazte baten bizitzan murgiltzen gaitu. Protagonista, Nagore Vargas, haurtzaro gogorrak eraginik, emakume indartsu eta borrokalaria bihurtu da. Narrazioa Nagore eta berak lan egiten duen “Libre” irratiko hiru lagun preso noiz hartuko zain daudelarik hasten da. Historiak aurrera egin ahala beste gertakari… Gehiago irakurri »
Taldea - Maila
BATX-1
Ainara Bento Lopes
Egilea
Ainara Bento Lopes
NI ERE HIRUGARREN BIDEAREN ALDEKOA: Jenisjoplin Uxue Alberdi (1984, Elgoibar), 2017. Baldintza makurrei aurre eginez zaildutakoa da Nagore Vargas, gaztaroa intentsitate handiz bizi izan dutenen grinarekin borrokatzera ohitua: autoritatearen kontra, benetakotasunaren bila, desafioek inarrosirik, barne bulkadaz, presaka maitatzen, bortizkeriari artez begira, arriskuari deika, edozertarako prest. Bilbora iritsi zenean hiri bat gatazkan zeukan deskubritzeko; zenbait iraultza eta abentura, engaiatzeko; gorputz bat, biolentziaren eta erotikaren artean jokoan jartzeko. Klasearen, aberriaren eta sexuaren izenean nork bere amorrua bizkortzen zuen garaiak gozatu zituen Nagorek. Baina orain, 2010eko irailean, 28 urte dituela, Artxandan dago Libre irratiko hiru lagunekin, azken bilkura moduko bat antolatu dute, jakinaren… Gehiago irakurri »
Taldea - Maila
DBH-4
wpDiscuz